IKUSKA \ oinarriak

Oinarriak (PDF)
BASES DE LA EDICIÓN 2011

1. Ikuska, Pasaiako Film Laburren 13. Erakustaldia, 2011ko azaroan egingo da Pasaian (Gipuzkoa).

2. Parte hartu nahi duenak parte hartu dezake, berdin da nongoa den, baldin eta antolakuntzarekin zerikusirik ez badu.

3. - Aurkezten diren filmak 2010ko urtarrilaren 1etik hona egindakoak izan behar dute, lehenago egindakorik ez da onartuko, eta iraupen aldetik gutxienez 25 minutu iraun behar dute.

4. Gaia eta generoa libreak izango dira. Filmak mutuak nahiz soinudunak izan daitezke.

5. - Hizkuntza aldetik, soilik aukeratuko dira elkarrizketak eta/edo azpitituluak –halakorik izanez gero– euskaraz edo gazteleraz dituztenak.

6. 2011ko irailaren 8ko 18:00ak arte jasoko dira lanak.

7. Film laburrak bidaltzeko bi aukera daude:

- On line, IKUSKA web orriaren bitartez, www.ikuska.net, MOVIBETA esteketan klikatuz, edo bestela Nortasun Agiriaren fotokopia edo beste edozein informazio e-mail honetara bidalita: info@ikuska.net.
- Ohiko postaz. DVDko kopiarekin batera:

- Zuzendariaren edo ekoizlearen nortasun agiriaren zenbakia.
- Izen emateko orria beteta, web orrian dago (http://www.ikuska.net) edo bestela, izen-emate fitxan eskatzen diren datuekin betetako fitxa.
Bi helbide hauetako batera bidaliko da (batez ere posta-kutxara):

Trintxer Kulturala
Ulia etorbidea, 13 bis, behea
20110 PASAIA
Gipuzkoa    Trintxer Kulturala
35. posta kutxa
20110 Pasaia
Gipuzkoa
8. Horretarako izendatuko den batzorde batek aurkeztutako lanetatik hautaketa egingo du, eta erabakiko du zein lanek parte hartuko duten lehiaketan, eta zeintzuk parte hartuko duten erakustaldiko beste ataletan. Erakustaldiko arduradunek  jakinaraziko diete parte-hartzaileei hautatuak izan direla. Era berean, Gipuzkoan egin diren film laburretatik hautatuak gertatzen direnek aukera izango dute XABIER PORTUGAL saria lortzeko, gipuzkoar film labur onenari emango zaion saria.

9. Epaimahaiko kideak antolatzaileek izendatuko dituzte. Eta epaimahaiak erabakiko du zeintzuk irabazi dituzten sariak, salbuespen bakar batekin: XABIER PORTUGAL saria, hori beste epaimahai batek emango du. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira, eta erakustaldiaren amaiera-ekitaldian emango dira jakitera. Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake.

10. Saritutako lanek garaikurra eta diru-saria jasoko dituzte. Sarien zenbatekoak hauek dira:

IKUSKA 2011ko film labur onenari    1200 €        Epaimahaiaren sari berezia    500 €
Zuzendari onena    600 €        Ikusleen saria    500 €
Emakumezko antzezlerik onena    500 €        Xabier Portugal saria    500 €
Gizonezko antzezlerik onena    500 €           
11. Saritutako egileek eurek etorri beharko dute garaikurrak jasotzera ixte zeremoniara, edo bestela, talde tekniko edo artistikoko kideren bat bidali beharko dute.  Hala egiten ez bada, antolatzaileek eskubidea izango dute diru-saria ez emateko.

12. Film labur onenari emango zaion diru-saria, Ikusleen Saria eta Xabier Portugal saria, film laburraren izen-emate orrian ageri den ekoizleari edo enpresa ekoizleari emango zaizkio. Epaimahaiaren sari bereziarekin ere hala egingo da, baldin eta sari hori pertsona bati eman beharrean, film labur bati ematen bazaio. Sari guztiak erakustaldia bukatu ondoren ordainduko dira, banku-transferentzien bitartez.

13. Bidalketa gastuak parte-hartzaileen kontura izango dira. Erakustaldiak ez ditu bere gain hartuko lanetan izan daitezkeen gorabeherak (galtzea, hondatzea...); beraz, gomendatzen dugu jatorrizkoak ez bidaltzea.

14. Hautaketarako bidaltzen diren kopiak erakustaldiaren artxiboan gordeko dira.  Hautatzen diren lanen egileek edota ekoizleek IKUSKA 2011ko antolatzaileei baimena emango diete filmen zati batzuk hedabideetan agertzeko, helburu komertzialik gabe. Gehienez ere 3 minutuko zatiak izango dira, edo film laburrak duen iraupenaren %10ekoak. Era berean, izen-emate fitxan ageri diren datu tekniko eta artistikoak (titulua, iraupena, zuzendaria...) erakustaldiari buruzko argitalpenetan sartuko dira.

15. Hautatutako film laburrak erakustalditik kanpo proiektatu daitezke, helburu komertzialik eta irabazi asmorik gabeko herriko elkarteekin batera antolatzen diren jardueretan: gazteria, emakumea, hezkuntza eta beste hainbat arlotako jardueretan.

16. Film laburra aurkezten duen pertsonak, enpresak, baltzuak edo bestek, ziur egon behar du horretarako baimena duela, eta IKUSKA 2011an parte hartzeak ez dituela kaltetzen hirugarrengoen eskubideak (babesleak eta abar). Gainera, antolatzaileak sor litezkeen lege erantzukizunetatik salbuetsiko dituzte.

17. Antolatzaileek oinarri hauek aldatzeko, edozein gorabehera konpontzeko, edo lehiaketa bertan behera uzteko eskubidea dute.  Hori gertatzen bada, parte-hartzaileei horren berri emango zaie.

18. Film laburren XIII. Erakustaldi honetan izena emateak oinarri hauek guztiz onartzen direla esan nahi du.